Egoera berri honek irakasleen, ikasleen eta, jakina, familien egunerokoan sortutako egoerak dakarren erronkaz jabetzen gara.

Une honetan, erronka zaila dugu hezkuntza mailan. Proba bat da, gure jarduera berrasmatzea eskatzen duena. Aparteko testuinguru honetan, distantzian bada ere gure ikasleen ikasketa prozesuan bide lagun izaten jarraituko dugu eta familien beharrei erantzuteko prest agertuko gara beti.

Elkarrekin egingo diogu aurre erronka honi, guztion artean, eta elkarlanean aurrera aterako gara!