KALAKALATA! IBILALDIA 2021 MARTXAN DA
www.ibilaldia.eus/online-denda
Batek baino gehiagok pentsa dezake oraingoa ez dela garairik aproposena Ibilaldia bezalako ekimenak prestatzen eta lantzen hasteko, azken hilabete hauetan bizitzen ari garen pandemiak guztiz baldintza dezakeelako proiektu horiek bideratzea eta gauzatzea, hor ditugu aurten bertan behera geratu diren hamaika ekimen, baina, aitzitik, orain inoiz baino beharrezkoago dugu Ibialdiak bere-bereak dituen balore horiek azalaraztea eta ekarpen berriak gizarteratzea. Berrogeitik gorako Ibilaldia antolatu ondoren ikastolen jaiak ez du gaurkotasunarik galdu, oraingoz ere sortu zeneko arrazoiek bizirik dirautelako, hain zuzen ere.
1990ean Sopelan ospatu zen Ibilaldia. 1997an eta 2004an Leioan, azken hau, oraingoan legez, Sopelako Ander Deuna Ikastola eta Leioako Betiko Ikastolaren eskutik. 2021ean, berriro ere, Sopelara ekarriko dugu. Aukera paregabea Ibilaldia berarekin dakarren eskaintza kulturalaz gozatzeko, elkartasuna adierazteko, elkar eraginaz baliatzeko, elkarte eta herritarren arteko harremanak estutzeko, hezkuntza komunitatea trinkotzeko…
2021eko maiatzaren 30ean, 2020-21 ikasturtean zehar Uribe-Kostan eta Leioan egingo diren ekimenei amaiera emonez Sopelan egingo dugun Ibilaldian elkartuko gara.