EUS / ES

KONPONKETA PROTOKOLOA

Ikastolaren bitartez erositako Chromebook-ekin honako protokolo hau jarraitzen dugu konponketak egiterako orduan.

Chromebook-ak matxuraren bat izaten duenean, konponketa erregistro orri baten bidez sailkatu egiten da. IKT batzordeak chromebook-aren arazoa identifikatzen du, identifikazio horren arabera, software edo hardware arazoaren arabera 2 prozedura daude.

  • IKT batzordeko kideak software arazoak konpondu egiten ditu.
  • Acer aplikatiboaren bidez, hardware arazoak, zerbitzu teknikora bideratzen dira.

Bestalde aipatzekoa da, Ikasleen chromebook guztiak Advantage asegurua daukatela, aseguru honek 4 urtez bermean egongo liratezkeen matxurak estaltzen ditu.Horrez gain pantailak puskatuz gero 30€ -ko prima ordainduta konpondu egiten dira.

Ikastolan erositako Chromebook-a baldin baduzu etxean eta ikasle ohia bazara, esteka honen bidez egin dezakezu Chromebook-aren konponketa.