EUS / ES

EUSKALTZALETASUNA

Euskararen erreferente izan nahi dugu, horretarako euskaraz bizitzera eta euskal kulturaren igorle eta bultzatzaile izatera konprometitzen gara. Hori izan zen orain dela 50 urte baino gehiago gure sorreraren arrazoirik nagusiena eta gaur egun ere horretan gaude lanean hezkuntza komunitateko kide guztiok.

Helburu hau lantzeko modu sistematiko batean bi lan talde ditugu: hizkuntza proiektua eta euskaraz bizi. Euskara ardatz nagusiena izan arren, gure ikasleak eleanitzak izatea nahi dugu eta hizkuntzak era integratu batean lantzen ditugu gure hizkuntza proiektuan, beraz gaztelaniak, ingelesak eta frantsesak beraien espazio propioa daukate bertan.

TALDE LANA

Gure ikasleak, bakoitza ahalik eta gehien garatzeko, guztion artean baldintza egokiak sortzen ditugu, aniztasuna errespetatuz, etapa eta proiektuen artean koherentzia egonik eta eraldatzaileak izanik. Horretarako elkar entzuten dugu, enpatia jorratzen dugu eta adostasunez erabakiak hartzen ditugu.

ERRESPETUA ETA KONFIANTZA

Besteenganako, norberarenganako eta inguruarekiko errespetua eta konfiantza. Giro ona eta atsegina lortu nahi dugu gure ikastolan. Hainbeste pertsona elkarrekin egotean hain denbora luzean, gure artean gatazkak sortzea guztiz arrunta da, bizitzaren eta hezkuntzaren atal garrantzitsua izanik. Horregatik gure artean aniztasunaren errespetuan oinarritzea funtsezkoa da. Bizikidetza positiboa lortzeko programa desberdinak ditugu:

BIZIKIDETZA

Norbera izaten ikasi eta elkarrekin ingurune inklusibo batean bizitzen ikasteko konpetentziak guztiz beharrezkoak dira gure bizikidetzako proiektuan. Horretarako, HH-tik DBH-ra astean saio bat daukagu adimen emozionala garatzeko estrategiak emateko eta horrez gain zehar lerro moduan ere lantzen da beste ordu guztietan.

TUTORETZA

Egunerokotasunean sortzen diren gatazkak bideratzeko, parte-hartzaileak izateko, erabakiak hartzeko plana da. Tutore eta ikasleen arteko harreman estuari garrantzi handia ematen diogu.

KIVA

Lehen hezkuntzako lehengo mailatik aurrera jazarpenaren prebentziorako lantzen dugun programa bat da. Prebentzioaz gain, jazarpena ematen denean, modu eraginkor batean bideratzeko protokolo zehatza dugu.

HEZKIDETZA

Genero ikuspegia lantzeko eta gure ikasleak gizartearen eta beraien jarreraz gai honen inguruan kontzienteak izan daitezen proiektua daramagu martxan.

AGENDA 21

Ingurua eta natura baloratzeko, errespetatzeko eta kontzientzia hartzeko programa da.