EUS / ES

FILOSOFIA

Kalitatezko euskal  hezkuntza eskaintzen duen erreferentziazko ikastola izatea nahi dugu. Helburu hori lortzeko hauek izango dira gure ardatz nagusiak:

Euskara eta euskal ondarea : euskaraz oinarritzen den erreferentziazko proiektu pedagogikoa  nahi dugu izan.

Gure ikasleak ardatz nagusia hartuta

Bazkideak: Familiekin harreman estuak izaten beraien seme alaben ikas jardunbidean lagunduz eskuhartze, zerikusia eta elkarlana indartzen direlarik.

Langileok: elkarlana, lan taldea eta etengabeko prestakuntza ezinbestekoak izango diren aldaketa zein erronkei aurre egiten.

Berrikuntza: jarrera berritzaile eta ikertzaile gaurko gizarteak dituen erronkei aurre egiteko XXI. Mendeko eredu ikastola garatuz

Geroa: Beraien seme alabentzako gure ikastola hautatzen dituztenei erantzun egokia eman.

GURE IZAERA

Leioan dagoen ikastola bakarra da geurea. Betiko ikastola herri-ekimenez sorturiko senideen kooperatiba da. Euskadiko Ikastolen Elkarteko kideak gara eta badugu hezkuntza ituna Hezkuntza Sailarekin. Euskara eta Euskal kulturarekin bat eginez baina aldi berean beste ondare kulturalei begira.

Etengabe eraldatzen doan gizartean  0.16 bitarteko gaitasun hezkuntza eskaintzen dugu, etengabeko hobekuntza, esku hartze eta hezkuntza komunitate osoaren elkarlanaz oinarrituta.

 

BALOREAK

Gure erakundea osatzen duten kide guztien abiapuntuak badida besteak beste:

  • Euskara eta euskal kultura hedatzeko eta berrikuntza bilatzeko konpromisua
  • Ikasleen oinarrizko gaitasunen hobekuntza eta berrikuntza bilatzeko konromisua
  • Ingurugiroarenganako errespetua
  • Erabakiak hartzeko eta elkarlana burutzeko akordioetara ailegatzeko gaitasuna tresna gisa erabiliz
  • Aniztasunari erantzuteko konpromisoa
  • Jarrera kritikoa