EUS / ES

HH KONFIANTZAREN PEDAGOGIA

Haurrak txikitatik berarekin dakartzan berezko gaitasunak (ekiteko ahalmena) askatasunez garatu eta aberasten laguntzen dion pedagogia da geurea. Konfiantzan oinarritzen dena.

Geure haurrek zailtasunak kudeatu eta beraien gaitasun guztiak garatu ahal izateko, konfiantza izan behar dute bere buruarengan, besteengan eta inguratzen dituen horretan.

Betikon, Haur Hezkuntzan (0-5) argi daukagu haurrak bere baitan daukala pertsona gisa garatu eta zoriontsu izateko ahalmena. Horregatik, berezkoak dituen gaitasun horiek garatzeko, espazio euskaldun, zabal, seguru eta aberats baten alde egiten dugu. Haurren autonomia eta interakzioa bultzatzen dituena. Beraien jolasa eraikitzeko aukera ematen diena. Eginez eta gozatuz ikastera gonbidatzen dituena.

Konfiantza hori eraikitzen laguntzeko, hezitzaileen egitekoa baldintza egokiak sortzea da. Horretarako, haurren zaintza, behaketa eta sentikortasuna gakoak izango dira. Eskaintza horri esker, gure txikiek bizitzarako horren beharrezkoak diren gaitasunak modu osasuntsu eta aberasgarri batean garatzen dituzte.

«Jolasten ikasteko eta ikasten jolasteko»