EUS / ES
eusk

Hizpro/Euskaraz Bizi

Gehiago jakiteko egin klik borobilean.

Hizpro/Euskaraz Bizi

Betiko Ikastolaren Hizkuntza Proiektuaren helburua, euskara eta euskalduntasuna ardatz duen proiektu eleanitza garatzea da. Hartara, Hizkuntza Proiektua ikastolan lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntza zein erabilerari koherentzia ematen dion egitasmoa da. Horretarako, ikastolaren eremu guztietan-pedagogikoan, ikastola barruko harremanetan zein Ikastolak herriarekin dituen harremanetan– eragiten du.

Hizkuntza Proiektuak, beraz, bi esku-hartze eremu nagusi ditu. Alde batetik, eremu pedagogikoari dagokionez, hizkuntzaren garapenean eragina duten irakaskuntza eta ikaskuntza prozesu guztiak biltzen dira. Bestetik, eremu instituzionalaren alorrean,   ikastolaren eraketarekin eta gizarte-harremanekin lotuta dauden alderdiak biltzen dira.

Honekin batera, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle arduradunak astero elkartzen gara, urteko plangintzan zehaztutako beharrei erantzuteko.

Beste alde batetik, gainontzeko proiektuetan bezala ikasleak ardatz ditugu. Horren erakusgarri, modu asanblearioan eta borondatezko izaera oinarri duen Euskara Batzordea dago, ikastolan euskararen erabilera sustatu eta euskal kultura indartzeko asmoz ikasleak astero batzen dituena. 

Euskara Batzorde hori lagun, euskara eta euskal kultura sustatzeko hainbat ekimen antolatu edo bultzatzen ditugu urtero-urtero: Ikastolen jaiak (Ibilaldia, Herri Urrats, Kilometroak, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez), Euskaraldia, Arimen gaua, Euskararen Eguna, Durangoko Liburu eta Diska Azokara irteera, Mari Domingi eta Olentzero, Agate Deuna… Horiez gain, Literatura-Gaua ere badugu; irakurzaletasuna sustatzeko hainbat ekintza egitean datza, eta horietako bat gaua ikastolan ematea da.

Azkenik, gurean euskarak bizi duen erabileraren eta kalitatearen beherakadak arduratuta, 2018-2019 ikasturtean Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI Fakultatearekin elkarlanean hasi ginen. Proiektuak fase ugari dituen arren (ikasleak, langileak, familiak…), oraingoz ikasleak ardatz dituen puntuan gaude; etorkizun ez oso urrun batean, euskararen erabilera eta kalitatean hobekuntza nabariak izango ditugulako ziurtasunarekin.

ikt

IKT

Gehiago jakiteko egin klik borobilean.

IKT

Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, horien artean kokatu behar dugu Digitalizazioaren edo Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruko egitasmoa. 

Bere funtzio nagusia ikastolen digitalizazio plana diseinatzea, garatzea eta ikastola orotara hedatzea da, Informazio eta Komunikazio teknologiak bere eguneroko zereginetan txerta ditzaten, ikas-irakaskuntza prozesuan zein kudeaketa eta antolaketan

Betiko ikastolan proiektu honetan 2013.urtetik gabiltza murgilduta, betidanik jakin izan dugu gizartean hain azkar ematen diren aldaketetara egokitzen. Teknologia berrien erronkari aurre egiteko hautua hartu dugu hasieratik, Haur Hezkuntzatik hasi eta DBH iristen den arte, teknologia berriak aplikatzen dihardugu.

IKT proiektuak 5 ardatz nagusitan banatzen da:

  • Azpiegiturak.
  • Irakasleen prestakuntza.
  • Giza baliabideak. Teknologia berriak ikastolan zabaltzeko arduradun izateko figura sortu.
  • Material propioa eta guztiontzat.
  • Ikastola bakoitzaren eginkizunak zein izango diren azaltzeko, dinamizatzailearen figura sortu.

Zentzu honetan aipatu beharra dago Betiko Ikastolak azkenengo 4 urteetan izandako aurrerakuntza nabarmena. 

  • Dokumentazio Alorrean: 3 zerbitzari dauzkagu ikastolan dokumentazio ofiziala gordetzeko zein lan egiteko erremotoan
  • Sarea: Fibra simetrikoz osatutako sare konexioa daukagu. Bitarteko Fortinet Firewall batez ekipatuta gaude. Eraikin desberdinetan 3 RAC instalatuta dauzkagu eta Fibra konexioaren bidez interkonetatuta. Wifi sarea antena intelegenteekin sortua dago eta kargaren araberako balantze autokudeatuta dauka. Ikasle eta Irakasle sare desberdinduak dauzkagu. 
  • Ordenagailuak: Gaur egun 300 Chromebook-ez osatutako parkea daukagu. Ordenagailu guztien kudeaketa Gsuite Kudeaketa panelaren bidez aurrera ateratzea lortu dugu.Ordenagailuen matxurak ere kudeatzen ditugularik.
  • Irakasle/Ikasle Ekoizpenak: .EUS Domeinu propioa izatea lortu dugu, eta gsuite education lizetziapean lan egiten dugu. Hortaz LH4-tik aurrera gure ikasle guztiek posta pertsonalizatua daukate. Horrek biltegi mugagabea eskaintzen die ikastolan dauden bitartean ekoizpen guztiak gorde ahal izateko. 
  • Hezkuntza Ingurune Birtualak: Gaur egun digitalizazio mailari aurre egiteko DBH zein LH 3..Zikloan ikasketa Ingurune Birtualak erabiltzen ditugu gure ikasleekin. Alexia ClassRoom-Google ClassRoom-Blink. 
  • Kudeaketa Akademikoa: Kudeaketa akademikoak eskatzen dituen erronkei modu egokienean aurre egiteko, Alexia aplikazioa erabiltzen dugu gure egunerokotasunean.

bizikidetza

Bizikidetza

Gehiago jakiteko egin klik borobilean.

 BIZIKIDETZA

Ikastola elkarrekin bizitzen ikasteko gunea da eta, ondorioz, oso garrantzitsua da elkarbizitza edo bizikidetza positibo baten lanketa. Oso ezberdinak diren pertsonek osatzen dugu Ikastola eta horrek aberastu egiten gaituen arren, gure artean gatazka asko ere eragin ditzake, guztiz normala eta naturala dena. Ikaslea bere jarreraz ohartzea oinarrizkoa deritzogu. Gaizki egindakoa ondo egiten ikasi behar da, akatsetatik ikasiz eta aurrera eginez. Bizikidetza positiboak helburu hezitzailea du, hots, ikasleek mugak eta kontrola behar izateaz gain, konfidantza eta laguntza behar dute. Lan honetan Ikastolaren eta familien arteko lankidetza ezinbestekoa da. 

Sortzen diren gatazka, desadostasun edo “arazotxo” horiek saihesteko, txikitatik aniztasunaren garrantzia azpimarratzen diegu gure ikasleei. Horrez gain, adimen emozionalari garrantzi handia ematen diogu, hau gure emozioak eta besteenak aitortzeko eta harremanak era egoki baten maneiatzen ikasteko gaitasuna izanik. Egunerokotasunean sentimendu eta balore guzti hauek ikasleei erakusten, euren inguruan eztabaidatzen eta hausnartzen badugu ere, astero ordu bat eskaintzen diogu gelan, eta lasaitasunez hitz egiteko. Ikasgai horrek Bizikidetza izena hartzen du.    

Bizikidetza honen oinarri garrantzitsuetako bat Hezkidetza da. Hezkidetzaren bidez genero-ikuspegitik kanpo dagoen hezkuntza ematen da, hau da, gizarteak genero bakoitzari egokitutako rol, jarrera eta balio guztiak kontuan hartu gabe heztea. Hezkidetza era globalean eta arlo guztietan lantzen dugu; dena den, egutegian markatutako egun batzuetan hots, azaroaren 25ean, otsailaren 11n, martxoaren 8an, lanketa berezia azpimarratzen dugu,…

Aurretik esan bezala, gure arteko ezberdintasunek aberasten gaituzte eta askotan elkarbizitza desadostasunak eragiten dituzte. Hasiera batean, ikuspuntu ezberdin hauen kudeaketa inplikatuta dauden ikasleen bidez konpontzen ahalegintzen gara. Konpontzeko gunea Adostokia da. Adostokian bi gune bereizten dira, belarria eta ahoa. Ahoa dagoen tokian jartzen den ikasleak bere bertsioa azaltzen dio beste ikasleari eta belarrian dagoenak, entzun egin behar du. Ondoren, rolak edo lekuak aldatzen dira. Bien artean hitz egin ostean adostasun batera heltzen badira, gelara bueltatzen dira eta desadostasuna konpondutzat ematen da. Kasu batzuetan, ez da adostasun bat lortzen eta irakaslearen laguntza behar izaten da. Egoera horietan, irakasleak lagundu egiten die desadostasuna konpontzen. 

Hala ere, noizean behin Ikastolako bizikidetzaren aurkako jokabideak gertatzen dira eta kasu horietan Barne Araudia aplikatzen da. Barne araudi hau Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideie eta betebeharrei buruzko 201/2008 Dekretuan oinarrituta dago.

kanpo

Kanpoko Espazio

Gehiago jakiteko egin klik borobilean.

Kanpoko Espazio

Proiektu honek, ikasleen beharrak kontutan hartuko dituen espazio berriak sortu eta egokitzea du helburu. Hala nola, mugimenduaren beharra, jolasteko eta ondo pasatzeko beharra, sozializatzeko beharra, aurkikuntza eta esplorazio beharra, manipulatzeko beharra, sortzeko eta irudimenerako beharra, behar afektiboak, intimitatea….

Honetarako, 2018an ikastolako eremuen diagnostikoa burutu genuen E3-ko «Ezina ekinez egina” proiektuaren bitartez. Hau, eskola espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa da: ikasleekin batera, proposaturiko espazioen eraldaketa oinarri harturik, egun, hainbat
gune egokitzen eta eraldatzen gabiltza.

agenda

Agenda 2030

Gehiago jakiteko egin klik borobilean.

Agenda 2030

EA21-Agenda2030 ikastolaren iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du, ingurumenarekiko begirune-babesa ohiturak eta jarrerak suspertu eta bultzatuz.

Garapen Iraunkorreko Helburuen bidez, pertsonen arteko berdintasuna lortu nahi dugu, planeta babestu eta oparotasuna ziurtatu, jasangarriagoa den mundu batekin konpromisoa hartuz.

ebaluazioa

Ebaluazioa

Gehiago jakiteko egin klik borobilean.

Ebaluazioa

Hezkuntza eraldatzen!
Euskal curriculumetik eta konpetentizetatik abiatuta, hezkuntza eraldatzen ari gara. Honetarako ebaluazioa ere aldatzea ezinbestekoa da. Ikasleak beraien ikaste prozesuaren protagonistak eta arduradunak dira. Irakasleak prozesu horretan bidelagunak gara. Eguneroko bizitzako egoerak sortzen ditugu eta baliabideak ematen dizkiegu, egoera horiei aurre egiteko. Akatsak egitea prozesuaren urrats arrunt bat da eta garatzeko aukera moduan hartzen dugu.

Ikasleei, zein den hobetzeko bidea erakustea oso garrantzitsua da. Horretarako feedbacka eta autoerregulazioko jarduerak egiten ditugu. Horrela, hutsuneak eta indarguneak identifikatu eta hobetzeko jarduerak egin ditzakete. HH eta LH1-2-3-4an ebaluazio irizpideak oinarrizko konpetentzietan oinarritzen dira:

● Norbera izatea.
● Elkarrekin bizitzea.
● Komunikatzea.
● Pentsatzea eta ikastea.
● Egitea eta ekitea

LH5-6 eta DBHn ebaluazio irizpideak aurretik aipatutako oinarrizko konpetentziez gain, hauek ere kontuan hartzen dira:
● Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
● Matematikarako konpetentzia.
● Zientziarako konpententzia.
● Gizarterako eta herritartasunerako konpententzia.
● Arte komunikaziorako konpententzia.
● Teknologiarako konpententzia.
● Konpetentzia motorra.
● Konpetentzia digitala.

Ikasitakoa ebaluatzetik, ikasteko ebaluatzera aldatu behar da, ebaluazioa ikaste-prozesuan era koherentean integratuz eta une guztietan ikaslearen
ikas-arrakasta helburu izanik.

hipi

Hipi

Gehiago jakiteko egin klik borobilean.

Hipi

Etorri berriak diren eta euskara menperatzen ez duten ikasleei zuzendutako programa da. Hau da, Euskeraz komunikatzeko zailtasunak dituzten eta hizkuntza indartzeko plangintza baten premian dauden ikasleei zuzendutako norbanako programa da.Ikasle horien harrera eta inklusioa errazten da, haien gaitasunak garatzen lagunduz eta ikastetxeko zein inguruko jardueretan parte hartzea sustatuz.H.I.P.I.
* GIZA ESKUBIDEAK
* INTEGRAZIOA
* ANIZTASUNAREN TRATAERA
* kulturen arteko HEZKUNTZA
* GIZARTE KOHESIOA
* ENPATIA* gizarte, kultura eta norbanakoaren GARAPENa
* ARRETA PERTSONALIZATUA
* LAGUNTZA EMOZIONALA

* EUSKARA ETA EUSKAL kultura

konfid

Konfiantzaren Pedagogia

Gehiago jakiteko egin klik borobilean.

Konfidantzaren pedagogia

Betiko Ikastolako oinarri pedagogikoa Konfiantzaren Pedagogia da, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzan jarraipena duena. Gure pedagogia konfiantzan oinarritzen da.

Gure haurrek zailtasunak kudeatu eta beraien gaitasun guztiak garatu ahal izateko, beraien buruengan, besteengan eta inguratzen dituen horrengan konfiantza izan behar dute.

Betikon argi daukagu haurrak bere baitan daukala pertsona gisa garatu eta zoriontsu izateko ahalmena. Horregatik, berezkoak dituen gaitasun horiek garatzeko, espazio euskaldun, zabal, seguru eta aberats baten alde egiten dugu. Haurren autonomia eta interakzioa bultzatzen dituen metodologiaren aldeko apostua egiten dugu. Askatasunez ibili ahal izateak eta adinen arteko hartu emanek, haurra bera protagonista izatea ahalbidetzen dute. Horretarako hainbat proiektu eskeintzen ditugu.

Eginez eta gozatuz ikasi

Konfiantza hori eraikitzen laguntzeko, helduon egitekoa baldintza egokiak sortzea da. Ikaslearen garapenean bidelagun izan behar dugu: autonomian, garapen motorean, autoestimuan, norbera izaten ikasiz, ikasketa prozesuan… eurak zainduz eta euren jakinminean erreparatuz. Familien parte hartzea ezinbestekoa da eta maitasun handiz zaintzen dugu harrera zein hurbiltasuna, elkarlanerako aukerak sortuz eta talde sendoa osatuz.

eki

EKI Proiektua

Gehiago jakiteko egin klik borobilean.

EKI Proiektua

Betiko Ikastolan, LH 4.mailatik DBH 4.mailara bitarte ikasle eta irakasleok EKI proiektua ardatz izanik egiten dugu aurrera. EKI proiektuak konpetentzietan oinarrituta dagoen Euskal Kurrikuluma garatzen du, integrazioaren pedagogiaren bitartez.
Ikasleak egunerokoan izan ditzakeen arazoen aurrean jartzen ditu EKIk, ikasitakoa egoera berrietan transferitzeko eta baliatzeko. Egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen, aukeratzen eta erabiltzen ohitu behar dira, bakarka zein talde lanean, baliabide digitalak zein paperezkoak erabiliz; arazoei irtenbidea bilatu eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu behar izaten dute horrela. Ikaslearen autorregulazioari eta ebaluazio hezitzaileri garrantzia ematen diogu, ikaslea bere ikasketa prosezuaren jabe eginez eta subjektu aktiboa izanik beti ere.
Era berean, konfidantza lantzen jarraitzen dugu, bere buruarekin eta ingurukoekin seguru sentitu dadin eta segurtasun horrek ematen dion konfidantzaz bere ezagutza eta jakintza handitu ditzan. Prozesu hau, irakaslea bidelagun izanik egiten dugu.
an

Aniztasuna

Gehiago jakiteko egin klik borobilean.

Anitzasuna

Inklusioa eta Aniztasun adierazpen ezberdinen trataera gure ikastolaren filosofia da, gure nortasuna osatzen duena, erdigunean baitu guztion eskubide-berdintasunaren printzipioa.

Aniztasuna, aberastasun sozial eta pertsonaleko faktore gisa hartzen dugu, ikasle guztiek ahalik eta gehien garatu ahal izateko euren gaitasunak eta ahalmenak, beren proiektu pertsonal, sozial eta profesionala eraikitzeko gai izan daitezen, etengabe aldatzen ari den gizarte konplexu batean.

Aniztasuna dugu gure eguneko jardunaren oinarrian, horretarako aukera berdintasuna lortzen saiatzen gara, ikasleen beharrei modu pertsonalizatuan erantzunez.

Ikastola komunitate eta bestelako kide guztien parte hartzea eta elkarlana guztiz beharrezkoa da gure helburua lortzeko.

 

La inclusión y el tratamiento de las diferentes formas de pluralidad forman parte de nuestra filosofía, de nuestro carácter, que tiene como eje el principio de igualdad de derechos.

Para nosotros la pluralidad es sinónimo de riqueza social y personal, para que todas las alumnas puedan desarrollar al máximo sus capacidades y habilidades y sean capaces de construir su proyecto personal, social y profesional en esta sociedad compleja que se transforma continuamente.

La pluralidad es la base de nuestro quehacer diario tratando de conseguir la igualdad de oportunidades y dando respuestas personalizadas a las realidades de nuestras alumnas.

Para conseguir nuestro objetivo es necesaria la implicación de todas aquellas que integramos la comunidad de la Ikastola.

Kiva

KIVA

Gehiago jakiteko egin klik borobilean.

KIVA

KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da, Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortutakoa eta garatutakoa, eskola-jazarpena murriztea xede duena.

 

KiVa jazarpenaren kontrako protokolo bat izateaz gain, programa didaktikoa ere bada, pertsonak ahaldundu eta jazarpenaren aurrean jarrera aktiboa bilatzen duena. Programa didatikoa LH eta DBH osoan lantzen da eta bertan emozioak, aginte rolak, aurreiritziak… ezagutu eta haien inguruan hausnartzen da.

 

Protokoloari dagokionez, eskola jazarpenaren kasu bakoitzean erasotzaile eta biktimak daude, baina baita ikusle eta lekuko ugari ere. Izan ere, eskola jazarpena ezabatzearen helburua, jazarritakoarekiko babesa adierazteaz gain, taldearen babesa lortzea ere bai baita, hau da, taldeko errekonozimendu soziala lortzea.

 

KiVa programaren bidez, biktima babesteaz gain, erasotzailearen jarreran eragiten da, hots, ez da pertsona epaitzen baizik eta bere jarrera desegokiaren inguruan hausnartzera bultzatzen zaio, jarrera aldatzeko helburuarekin. Horrez gain, ikusleak aktibatu egiten dira, alegia, jarrera desegokiak geldiaraztera animatzen dira eta biktimari laguntza emozionala ematera bideratzen dira. Guzti hau, ikasleek hartzen dituzten konpromisoen bidez egiten da. Ikasle bakoitzak beteko duen konpromiso bat pentsatu, idatzi eta sinatzen du eta lau astez konpromiso horien betekizunaren jarraipena egiten da KiVa taldearen partetik.

KIVa webguneko gurasoen esteka