EUS / ES

DBH KONPETENTZIETAN OINARRITUTAKO PROIEKTUA

EKI proiektuak konpetentzietan oinarrituta dagoen Euskal Curriculuma garatzen du integrazioaren pedagogiaren bitartez.

Ikasleak egoerei irtenbideak aurkitzen ikasi behar ru, ikasitakoa egoera berrietan transferitzeko eta baliatzeko. Benetako egoera esanguratsuen aurrean jarrita, ikasleek egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen, aukeratzen eta erabiltzen ohitu behar dute; irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarrik eta talde lenean aritu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu. Ikas arlo guztietan prozedura sistematizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko, autorregulazioari eta ebaluazio hezitzaileari garrantzia emanez, irakaslea bidelaguna izanik.

Ikasleek IKTren konpetentzietan eta ezagutzan sakon dezaten, euskarri desberdinetan aurkezten da EKI proiektuaren materiala, paperean eta digitalean.

«Zailtasunetan ikasiz, jausi orduko berriro jaikiz; helmuga begi bistan, ume ginenok heldu gara»